Page 10 - C-Faces 2003
P. 10

Sortzaile honen obra azken batean aleph (borgiar) abstraktu mota bat dela esan daiteke,
              non gauza guztiak egon daitezkeen aldi berean espazioa okupatzen baina ertzetatik kanpora
              ere hedatzen. Fermin Moreno, zorionez, ez da “pinturaren fundamentalista bat” 7; aldiz,
              berak estrategia plastikoak estutu eta deskodetzen ditu, erretorika desmuntatu eta sortu;
              erakusten du anabasaren sakonean (berak teorikoki berebiziko interesa du horretan gainera)
              zehaztasun berezia dagoela. Argi dago bere konposizio sendoetarako teknika zaindua
              erabiltzen duela, “desordenaz, asalduraz eta mugimenduaz hitz egiteko laburra”8. Pintura
              hauen joko optikoek, hipnotismo eta zorabioaren artean, kamuflajean pentsarazten didate;
              artista askok jo behar izan dute hain zuzen kamuflajera, adibidez W arholek. Factoryko
              zeremonia aurkezlearentzat sexu desioa buruhauste abstraktua izanik, esan daiteke
              koadroak estalkiarena edo pantailarena egiten zuela bere burua ezkutatzeko, kamuflatzeko,
              laburbilduz kontrako giro batean bizirauteko9. Agian ez da posible izango gehiago “pinturaren
              besaulki erosoan esertzea”, eta ezkutatzera (ikusezintasuna) zein erakustera (ikusgaitasun
              engainagarria) daraman kamuflaje estrategia besterik ezingo dugu erabili. Hala ere, plantak
              egite horretan hondo traumatikoa dago10, baita plazer bizienarekin, jaiarekin, amildegira
              garamatzan zarata nahasiarekin zerikusia duten ikustezko forma berrien (hiperteknologien)
              gaineko kontzientzia bat ere. Abstrakziotik imajinario garaikide kutsatura doan haustura
              edo batasun ezeko egoera hori11, Fermin Morenoren obran berragertzen da. Berak imajinario
              poliedriko bat koadroaren azalera mehean sedimentatzea lortu du; izan ere, danbor batekoa
              adina tenkatutako azal horretatik, arraroa dirudien arren, erritmo sutsuenak atera daitezke,
              baita kode plastiko antzeko bat ere, non berehalakotasun aborigena eta glaziazio zibernetikoa
              espazio arrarotu batean ehundu daitezkeen.

                  10 “Kamuflajeak soldadu tropen fronteko ikustezko esperientzia erreproduzitzen zuen: bikoiztasuna, iluntasuna,
                      lekualdatzea, orientazio eza, zatikatzea, bertigoa. Amesgaiztozko haluzinazioak, amnesia, gormututasuna, ihes
                      egoera, beldurrak eta “metraileta kolpearen” sindrome berriaren zorabioek batzuetan ikaratutako gizonen asmakizun
                      hutsa ziruditen bezala, horren plantak egitearen sintomek, edo “siniestrosiak” camoufleurs direlakoen taktikak
                      islatzen zituzten era ekiboko batean: mimika, mailaketa, obliterazioa, mozorrotzea, nahasmendua eta emozioa.
                      Gerraren traumatismoa eta gerraren itxura egitea materia berberaz eginda daude” (Hillel Schwartz: La cultura
                      de la copia. Parecidos sorprendentes, facsímiles insólitos, Ed. Cátedra, Madrid, 1998, 186 or.).

                  11 Tradizio abstraktuak ez du aldez aurretik suposatzen inondik ere munduarekin bat sentitzen den gizakiaren
                      existentziarik. Aldiz, ezaugarritzat ditu batasun ezeko zentzua, fenomenikoa denaren izaera aldakorrak sortzen
                      duen egonezina eta erredimitzeko nahia legeek araututako espazioaren ikuspegi zorrotz –edo Worringerren
                      hitzetan, “garden”– baten bidez eta “aldakorra eta iragankorra dena termino eta balore beharrezko eta absolutuetara
                      itzultzeko” bulkadaren bidez, […] forma abstraktu horiek baitira bakarrak, akzesorioa eta finitua denaz gabetuak,
                      gizaki batek euskarritzat izan ditzakeen eta munduaren irudi nahasgarria ahazteko forma goren-gorenak”” (Dore
                      Ashton: Una fábula del arte moderno, Ed. Turner-Fondo de Cultura Económica, Madrid, 2001, 171 or.).

8
   5   6   7   8   9   10   11   12   13   14   15