Page 8 - C-Faces 2003
P. 8
determinazio handienarekin abstrakzioaren eta figurazioaren arteko kontraesana, eta irudiek
eragin edo giro emozional bat, iragan-minetik esperantzaraino, sortzea bihurtu da bere
kezka: “galdutako kalitate baten, mundu hobearen, miseriaren kontrakoa izan zitekeenaren
eta perspektiba faltaren iragan-mina [...]. Erredentzioaz ere hitz egin nezake. Edo esperantzaz,
pinturak edonola ere eragina sortuko duelako esperantza”5. Bai bada, Fermin Morenoren
artelanek eragin hori dute, bere kolore biziek, formen trebezia koreografikoa eta tonu
ludikoak oro har edozein handinahitatik urruntzen dute. Bere imajinarioa arbitrariotasunera
eta kaotikora egozten du, nahiz eta gero pintatutakoa hoztu egiten duen, eta formak
–mihisearen erabateko lautasunetik–, alegoria “ia eskultorikoak”, euren baitara tolestutako
egiturak, monadologia post-kontzeptista bateko xehetasunak bihurtzen ditu. FranzAckermann-
en adimen mapetatik, bere heterotopia piktorikoetatik hurbil dago Fermin Moreno, eta bere
estetika edozein azalen gainetik zabaltzen du: erdibideko batetik hasi eta enpresa bateko
trantsizioko guneetaraino, argi beltzari esker sortzen den iruditik hasi eta bere itzelezko
koadroen argitasun “elektronikoraino”.
“Duela gutxi, fisikari australiar batzuek dripping edo tanta-jario teknikaren bidez pintatutako
Jackson Pollocken koadro batzuk aztertu zituzten, eta aurkitu zuten emaitzazko formak
fraktalak zirela, eta Pollockek, pintura horiek sortzen aritu zen urteetan, teknika gehiago
ezagutu ahala dimentsio fraktala ere areagotu egin zuela. Horrek frogatu egiten du, fisikarion
arabera, dripping bidez pintatutako koadroak, ez direla arbitrarioak eta aldiz “naturaren
aztarna” islatzen dutela6. Forma erregularrei buruzkoa den euklidear geometria (triangeluak,
koadroak, zirkunferentziak) ez bezala, geometria fraktala forma irregularrei buruzkoa da.
Nire ustez, bada Fermin Morenoren obran ezberdintasunen, jarraitutasunik ezen inguruko
kezka, baina baita errepikapen zorabiagarrien ingurukoa ere, eta horrek jakinaren gainean
edo oharkabean, bera fraktalen teoriarekin jartzen dute kontaktuan. Gogora dezagun
1975ean sortu zuela Benoît Mandelbrotek fraktal hitza (latineko fractus-etik, zati irregularretan
zatikatutako harria deskribatuz), objektuaren zati guztiek, oso txikiak izan arren, osotasunaren
egitura berdina duten geometria ez erregularrak izendatzeko (landareen artean, azalorea
da adibide argiena; anatomian birika). Beharbada, fraktalek matematikoki infinituaren ideia
planteatzen dute berriro, eta hori bera, Fermin Morenoren pintura desafiatzaile eta
jostalariaren horror vacui delakoan ere aurkitzen dugu. Bertan, norabidez aldatzen duten
marrak aurkitzen ditugu, eta askatutako korapiloak geruza ukitu bat duten bolumenen
ondoan. Eredu post-euklidearrak larrukara, arrotz, fin, pikortsu, kizkurtu, bihurri, ilun eta
adarkatuaren –alegia analogikoki Fermin Morenoren pinturan gorpuztutako guztiaren–
azterketa ahalbidetzen du.
6 John Berger: “¿Cómo aparecen las cosas?, o Carta abierta a Marisa” en El Bodegón, Ed. Galaxia Gutenberg,
Círculo de Lectores, Madrid, 2000, 70 or.
7 “Pinturari uko egin gabe, baina pintura aterpe moduan erabili gabe, ezta itundutako kodeen ezagutza defentsa
moduan ere” (Alberto Lomas: “Procesos complejos-intentos de sentido” en Fermín Moreno. Amateur, Bilbao Arte,
1999).
8 Pedro Ramírez: “¿Quién teme al caos feroz?” en Fermín Moreno. Amateur, Bilbao Arte, 1999.
9 “1986ko Andyren kamuflajezko koadroek adibidez, basakeriaren alde afeminatua erabiltzen dute: kamuflajeak
soldaduei oihanean edo basamortuko hondarretan ezkutatuta bizirauteko modua ematen dien arren, narrastiei
bezala, koadroek afeminatzearen gaia iradokitzen dute (soldaduaren sexu erakarmena) estilo zakarreko fatxadaren
azpian (abstrakzioa)” (Wayne Koestenbaum: Andy Warhol, Ed. Mondadori, Barcelona, 2002, 241 or.).
6