Page 6 - C-Faces 2003
P. 6

FERMIN MORENOREN PINTURARI BURUZKO GOGOETA FRAKTALAK
                                                                                       Fernando Castro Flórez

             Gaurko egoeran bete egin da Michael Friedek teatraltasun1 deitu duena, hau da, ezpurutasun
             egoera batera egindako lerratzea, eta pinturaren kasuan, horrek ortodoxia modernistak
             apurtzea esan nahi du. Alde batetik, collageak (edo brikolajeak) prozedura erreferentziala
             izaten jarraitzen badu ere, antzematen da ere generoen arteko mugak desegiten ari direla.
             Hori dela eta, pinturaren hedaketarako joera handitu da, eta bertan, argazki-sedimentazioak
             eta instalazioaren antolaketak garrantzi berezia hartzen dute. Fermin Moreno muga
             tradizionalak hausten dituen pintorearen adibide peto-petoa da, eta artelan bat sortzen du
             hala abstrakzio birdefinituko prozesuak onartuz nola bere konposizio-borondatean prozesaketa
             zibernetikoa erabiliz. Rekalde Aretoan egindako agerpenean (2000), bi toldo jarri zituen
             ploteatutako binilo eransgarri batez eta mural handi bat, berak alfabeto antzekotzat jotako
             elementuak konbinatuz. Irudi horietatik hurbil sei aulki, sedimentatutakoarekin “piktorikoki”
             lotura zuten formetako hiru argizko kaxa eta ordenagailuko borroka-joko birprogramatu bat
             jarri zituen. Morenok dialogo berezi bat ezarri zuen Iñaki Saezen obrarekin, baina batez
             ere, koadroaren mintzaira hedatzeko kezka erakusten zuen, kultura digitaleko baliabideak
             erabiliz. Pinturaren heriotza (berezko topikotasunaz) aldarrikatzen duten diskurtsoekin
             aurrez aurre, ohartzen gara egoera post-narratiboan (alegia, lotura soziala artikulatzen
             zuten kontakizunak baino harago) aukera artistikoak ugari direla, eta zalantzarik gabe
             hibridaziorako joera horrek “denboraren espiritu” ukitu bat jartzen du agerian. Fermin
             Moreno errotik ukatzen du “keinuaren mistika”, eta bere irudiak fraktalizazio berezia sortuz
             doan prozesu batean sortzen ditu (pinturaren eta ordenagailuaren arteko “prozesaketako
             feedbacka” aipatzera iristen da): errepikapen –eta gainjartze– egiturek konplexutasun
             berezia sortzen dute, eta batzuetan, kamuflajeko oihalak gogorarazten dituzten bilbeak
             ere. Formen klonazioa baino gehiago, tragedia zantzurik detektatzen ez den metastasi
             zorabiagarria dago, baina lehenago espiritu ludiko bat agertzen da (baita 2000ko Muestra
             de Arte Joven-en aurkeztutako Komala piezan, non garezur fosforeszente bat agertzen
             zen bizidunak eta hildakoak elkarrekin dauden eremu baten metafora moduan). Bere
             espazio abstraktuen erdian, figurak ager daitezke 2, adibidez begiak zur eta lur dituzten
             katuak, pistola dirdiratsuak edo gela huts bateko aulkiak, baina baita bideoak edo gainjartze
             zeharo efektista batean kokatutako begizta argitsuak ere. Bere azken koadroetan
             “arkitektonikoaren” presentzia oso nabarmena da: kolore ezberdineko bloke edo piezen
             pilaketa-dinamika dago, eta ikuslearen begiradan sentsazio bat sortzen du, pausazko eta
             etengabeko mugimenduzko sentsazio paradoxikoa.

             Fermín Morenok bere obra piktorikoa era prozesual batean garatzen du3, betiere abstrakzio
             birdefinitua4 deitutakoaren haritik: geometria arraro bat zati figuratibo edo testuekin nahasten
             du (edo hobe esateko: zentzu asmorik gabeko idazketa egiten du). Richterek hautsi du

                 1 Cfr. Michael Fried: “Arte y objetualidad” en Minimal Art, Koldo Mitxelena Aretoa, Donostia, 1996, 73 or.
                 2 Situaciones-en (2001) bere obra esplikatuz, Fermin morenok adierazten du bere lanak publikoki agerian utzi nahi

                   duela “nire artelanak nola sortzen diren, baita horiek formalizatzean euren artean ezartzen den erlazioa ere. Era
                   horretan, abstrakzioa eta figurazioa bezalako parametroak hertsiki lotuta daude, eta ahalegintzen naiz horiek
                   guztiak artelan global moduan uler daitezela”.
                 3 “Ferminen lana beti prozesuetan kokatzen da, eta horietan denborak lan egiten du emozioak hoztuz, hartara horiei
                   zentzua emanez.
                 4 Cfr. Demetrio Paparoni: “La abstracción redefinida” en Nuevas abstracciones, Museo Nacional Centro de Arte
                   Reina Sofía, Madrid, 1996, 24-31 or.
                 5 Gerhard Richter Benjamin H.D.Buchloh-rekin hizketan: Gerhard Richter, Museo Nacional Centro de Arte Reina
                   Sofía, Madrid, 1994, 40 or.

4
   1   2   3   4   5   6   7   8   9   10   11