Page 7 - Old boy 001.
P. 7

MUGEN ERREIBINDIKAZIOA

                        Nolabait, perfekzioa bilatu zuen
                        eta asmatu zuen olerkia ulerterraza zen;
                        gizakiaren erotasuna zehatz-mehatz ezagutzen zuen;
                        flotak eta armadak asko interesatzen zitzaizkion;
                        barre egiten bazuen senatari duinek barre egiten zuten;
                        negar egiten bazuen, haurrak kaleetan barrena hiltzen ziren
                        (W.H. Auden: Jauntxo batentzako epitafioa)

Audenek deskribatzen duen jauntxoari ez litzaioke Fermín Morenoren margolaritza gustatuko ez baitu adostasunarekin
inolako zerikusirik, ez da gustu kontua, ez dago modan et a ez dago jauntxoen merkatuak agindut akoaren
zerbitzupean. Haren margolaritzaren ezaugarri nagusia autonomia da, ez du erreferenterik behar (aita-ama), ez
aurrekaririk eta haren baliotasuna ez da termino biologiko edo geologikoen interferentzia edo korrespondentzia
mailen arabera neurtzen. Fraktalen formazioarekin eta formekin erka dadin onartzeak ez dio ezer gehitzen per
se duen balioari.
Fermin Morenorentzat margotzea behar bat da –bokazio esateko beste modu bat– et a haren lanbidea ondo
ezagutzeak oihalaren aurrean planteatzen dituen sorkuntza erronkentzako aurkitu behar dituen konponbideak
aurkitzea ahalbidetzen dio. Horrek lanbideak eman dezakeen erraztasunetik ihes egitea eragiten dio, prozesuari
buelta ematen bazaio et a planteatzen bada arazoak konpontzeko nahikoa dela teknika menperatzea.
Ikusleak pentsa dezake zirriborroa dela abiapuntua. Ez da horrela. Lan prozesua honakoa da: koadroa zatitzen
duen elementuan abiapuntua jartzea et a gero, azalera formekin, lineekin et a koloreekin betetzea, hain zuzen,
harmonizatzen dutenak eta egitura sortuko dutenak non beharrezko diren elementuak gelditzen baitira azalekoa
bazter utzita. Askotan kontraesanak eta damutzeak gertatzen dira ikerkuntza eta gauzatzean. Koadroak ez dira
banan-banan margotzen. Batera margotzen dira, haien artean atsedena hartuta, eta horrela batzuen atsedenaldiek
besteen konponbideak aberasten dituzte. Dena den, seriearen ideiatik urrun gaude.
Forma zein egituren beharra truku ideiatik edo ikusizko konpentsaziotik urruntzen da, eta hasiera batean Palazueloren
hainbat elementu ikus baditzakegu ere, berehala egiten dugu atzera; izan ere, hainbat elementuren kasuan nahiko
antza dagoela iruditu arren, Morenoren pentsamenduen beste muturrean baitago egile hori; filosofia gnostiko eta
ekialdeko sakonenean du abiapuntu haren lanak, Moreno, berriz, Frank S tellaren mundutik hurbilago dago,
mendebalderago.
Oso zaila da autonomo edo erreferentzia norberarengan duen margolaritza honetaz (ez da metaforiko, ez sinbolista
ezta alegoriazkoa ere) hitz egitea, zeinet an kolorea izugarri menperatzen baita, baina maisutasun hori mugatu
behar da: bere formatu handia behar da lan kontzeptual eta retinianoa –azken mendeko bi ildo nagusiak elkartuta–
izan nahi badu, eta arkitektura zein hirigintzarekin zorretan dagoela esan behar da, iaiotasun bat iradokitzen duten
margolanak dira, nolabait espazio publikoa eskatzen ari dira, eta inolaz ere ez dugu literatur erreferenterik aurkituko
haietan.
Oso lan gogorrak et a ludikoak, momentuz, Fermín Morenoren ereduzko jardutearen azkenengo mugarri.

                        José Julián Bakedano

                                                                                                                         05
   2   3   4   5   6   7   8   9   10   11   12